XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Juanito baño txori-zaleagorik ez dot nik iñoiz ezagutu.
A zan txorieri eutsen jokera ta maitasuna!.
Txepetxatik asi ta oskillasoaren arteko izenak buruz ekizan arek.
Baekian zein kolorezkoak zirean zozo-arrautzak; baekian non egiten eben abia biregarroak; arbolara igon barik igarten eban barrukoak egiten ala arrautzakaz egoan.
Azkarra zan benetan gure Juanito txori-kontuan.
Baiña gauza bat ezin eban igarri: zer dala-ta mozoloen bat egunez agertuten danean, txori guztiak barre-algaran burlezka asten yakozan.
Ezin eban igarri, ta aititari itaundu eutsan apal-oste baten.
- Aitite
Ezin dot asmau-ta.
- Gaxu orrek, ezin dok asmau, e?.
Nik beste urte baeunkazan milla bider entzungo endun ba.
Esayuek beste anaieri be etorteko, aititak mozoluaren ipuiña kontau gura yokela-ta.